4
Hondarribia Rugby Cross.
Ez
da lasterketa arrunta izango, mendi-lasterketa egiteaz gain,
beste proba bat ere burutu beharko da: oztopo-pista. Hondartzatik
aterako gara, metro batzuk korrituko ditugu harearen eta uraren
gainean, eta oztopo batzuei aurre egin beharko diegu: igo egin
beharko dugu eta salto egin ere bai. Ondoren, hainbat aldapa
handi igota, Guadalupeko Gotorlekuraino iritsiko gara, eta han,
tunel luzeetan sartu eta naturaren hainbat oztopo gaindituta,
berriz hondartzarantz jaitsi, eta berriro gainditu beharko ditugu
hasierako oztopoak, eta hori egindakoan burutuko dugu, gutxi
gorabehera, 11 kilometroko lasterketa.
Lasterketa
burutzen denean, eta dutxatu ondoren, “hirugarren
denborari” ekingo diogu. Ohitura hori oso
sustraitua dago errugbiaren munduan, eta doanekoa izango da
parte-hartzaile guztientzat. Horretarako, hainbat parrillada
egingo dira (sardina, arrainak, txerrikiak...), produktu guztiak
sagardo onez eta beste kontsumagarriez lagunduta. Laguntzaileek
ere dastatu ahalko dute oso prezio onean.
Gure
asmoa kirol jai bat sortzea da, zeinetan ZEUK
parte hartuko duzun, lasterketaren leloa hauxe baita: ZEU
ZARA
ZEU
ZARA ERRONKA
Gainera,
taldeka (5 lagun) ere parte hartu ahalko duzu.
Opariak,
kamisetak eta trofeoak izango dira. Izen-ematearen prezioa:
20€. Norbanakoaren asegurua izango dute parte-hartzaileek.